Kontaketaren espazioa

Alfonbra, oihal bat izatea egokia da. Kuxinak ere ongi daude, baina denentzako adina ez badaude gatazka sor daiteke; kontuz.

            Denak egoera berean egotea da egokia: dispertsiorik ez da izango hala.

            Tenperatura ere izan dadila egokia.

            1) Haurrek eroso egon behar dute, eta kontalariak eroso egoteaz gain, gertu egon behar du; zenbat eta gertuago hobe.

            2) Ez dispertsatzeko soinurik ez egotea komeni da. (Leihoak, argia, soinuak, kartelak, ispiluak, … guztiak gela barruko dispertsio objektu bihur daitezke).

            Entzuleak  bizkarra eman behar dio beti, dispertsioa sortzen duenari, eta kontalariak aurpegia. Gainera, kontalariaren bizkarrean zenbat eta informazio gutxiago egon hobe, bestela hara joango baitira haurren begiak. Ispiluak ez dira inoiz haurren aurrean ipiniko arrazoi horrexegatik.

            Espazioak ez gaitu mendean hartu behar guk kontrolatu behar dugu. (Adib. Beti haurra berandu ekartzen zuen amarena, oharkabean espazioa bortxatzen zuen, azkenean andereinoak zintzilikatu zuen atean).

            Noiz kontatu? Haurrak  presko daudenean. Hasieratik erne egon daitezen, aurretik lan handirik egin gabe.

            Finean, komunikazioa eta magia transmititzea da helburu nagusia.

            Hau guztia gelara eta kalera ere aplikatu. Autoak baditugu pasaran, haurra haiei bizkarra emanaz ipini.

            Hauek guztiaz gain, atentzio gehiago erakarri nahi badugu, objetuak erabil ditzakegu: maleta (gogoratu Yolanda Arrietarena), txotxongiloak, maskotak… Gogoratu behar dugu, objektua zenbat eta iradokitzaileagoa izan atentzio gehiago lortuko dugula.

            Ipuina hasteko zenbait adib.:      

                       “Txiribi-txiribita, belarriak zabalik eta ahoa itxita

                        Niri begiratu eta denak eserita, eserita, eserita…

                        Bazen behin batean edo, bazen behin…”

Eta amaieran objektua berrartu eta saioa itxi.

            Objektuak “altxorrak” dira, eta ongi zaindu behar dira, zeren mina hartzen badu zuk ere mina hartuko duzu. (Gelan azaldutakoak: kutxa txikia, barita magikoa, kangurua, txakurraren albuma, izar musikala…). Ongi aurkezten badugu, beti lotuko dute objektua ipuinaren orduarekin.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s


A %d blogueros les gusta esto: