Gune errituala: nola hasi? nola bukatu?
Gaur egun haurrak oso deszentratuak egoten dira. Nola lortu beraien arreta? Objektuak erabiliz. Zenbat eta iradokitzaileagoak izan, hobeto. Adb: itsas karakola, harria, luma … Kontua da aurkezten dudan objektua eta istorioaren arteko lotura egitea. Hala, objektu horietatik ipuinetara joan gaitezke.
Objektuak izan daitezke:
IKUSGARRIAK: Maskotak, dragoiak, …
ENTZUNGARRIAK: Kaxa musikalak, musika tresnak, kantuak, …
UKIGARRIAK:lumak, izotza, hosto arantzadunak, …
DASTAGARRIAK: txokolatea, gailetak,intxaurrak, inauterietako opilak …
USAINGARRIAK: argizaria, …
Hauetako batek sarrarazten gaitu gure istorioan.
Nire ipuineko objektua: itsas karakola izan da.