SARRERA

noviembre 17, 2009

Hemen aurkezten dudana IPUINGINTZAREN inguruko informazioa da.  Bertan, modu xume batean, haurrengan ipuinek duten garrantzia; ipuinak nola sortu daitezken; edota ipuina nola kontatu daitekeen azaltzen saiatuko naiz.

Ipuinak zertarako?

enero 3, 2010

“jar dezagun haurra harremanetan ipuinarekin, gimnasia ona da”. Bruner

Arazoei aurre egiteko oso inportantea da. Ipuinak behar ditugu maitatzeko, gorrotatzeko.. . Tresna boteretsuak dira ipuinak barrukoak espresatzeko (beldurrak, emozioak..). Horrez gain, balio dute baita ere, harremanak edo lotura afektiboak sendotzeko.

Ipuinak sortzen

enero 2, 2010

 Huheziko lan baterako ari naiz.

Ipuinak sortzeko oinarrizko pausuak:

            1) Ipuinak sortzeko, lehenik, pertsonai bat beharko dugu. Haur hezkuntzan pertsonaia zenbat eta hurbilagokoa izan hobe; haurren bizipenetatik gertu beharko du pertsonaiak.

            2) Pertsonai honi adjetibo bat jarriko diogu.

            3) Haur Hezkuntzan lekua oso garrantzitsua da (kokapena).

            4) Nahia edo gogoa.

            5) Arazoa. Adin honetan arazorik arruntenak izaten dira: galdu egin direla, bi aita dituela, ama beltza duela, aita-amak hil zaizkiola…

            6) Pertsonaiak arazoa konpondu nahi badu, besteekin arremanetan jartzea ezinbestekoa izango du.

            7) Konponbidea.

  Pausu hauek jarraituz nire ipuinaren hezurdura hauxe da:

            Lehenengo ipuina

Kaioa → hanka motza → hondartzan bizi da → hegan egin nahi → ezin hegan egin hankagatik → basaran bere haitzean pausatu den zikoinarekin hizketan hasiko da, eta hark adieraziko dio hankak ez duela garrantzirik hegan egiteko → Zikoinak emandako indarrarekin hegaldi zoragarri bati ekingo dio kaioak.

            2. ipuina

Bizar Gorri kapitaina → petrala; beti haserre → bere itsasontzian bizi da → lagunak egin nahi ditu eta ezin du → arrain batek eman beharreko pausuak zein diren adieraziko dizkio → edabe magikoaren eta arraintxoen laguntzaz, Bizar Gorri maitagarria bihurtu zen.

Beste ipuin batzuk: ipotxa, hartza, urtxintxa eta sagutxoarena; Joxe baserritarrarena; eguzkia eta hodeiarena…

 

Erritoa

enero 1, 2010

Gune errituala: nola hasi? nola bukatu?

Gaur egun haurrak oso deszentratuak egoten dira. Nola lortu beraien arreta? Objektuak erabiliz. Zenbat eta iradokitzaileagoak izan, hobeto. Adb: itsas karakola, harria, luma … Kontua da aurkezten dudan objektua eta istorioaren arteko lotura egitea. Hala, objektu horietatik ipuinetara joan gaitezke.

Objektuak izan daitezke:

IKUSGARRIAK: Maskotak, dragoiak, …

ENTZUNGARRIAK: Kaxa musikalak, musika tresnak, kantuak, …

UKIGARRIAK:lumak, izotza, hosto arantzadunak, …

DASTAGARRIAK: txokolatea, gailetak,intxaurrak, inauterietako opilak …

USAINGARRIAK: argizaria, …

Hauetako batek sarrarazten gaitu gure istorioan.

Nire ipuineko objektua: itsas karakola izan da.

Kontaketaren espazioa

diciembre 31, 2009

Alfonbra, oihal bat izatea egokia da. Kuxinak ere ongi daude, baina denentzako adina ez badaude gatazka sor daiteke; kontuz.

            Denak egoera berean egotea da egokia: dispertsiorik ez da izango hala.

            Tenperatura ere izan dadila egokia.

            1) Haurrek eroso egon behar dute, eta kontalariak eroso egoteaz gain, gertu egon behar du; zenbat eta gertuago hobe.

            2) Ez dispertsatzeko soinurik ez egotea komeni da. (Leihoak, argia, soinuak, kartelak, ispiluak, … guztiak gela barruko dispertsio objektu bihur daitezke).

            Entzuleak  bizkarra eman behar dio beti, dispertsioa sortzen duenari, eta kontalariak aurpegia. Gainera, kontalariaren bizkarrean zenbat eta informazio gutxiago egon hobe, bestela hara joango baitira haurren begiak. Ispiluak ez dira inoiz haurren aurrean ipiniko arrazoi horrexegatik.

            Espazioak ez gaitu mendean hartu behar guk kontrolatu behar dugu. (Adib. Beti haurra berandu ekartzen zuen amarena, oharkabean espazioa bortxatzen zuen, azkenean andereinoak zintzilikatu zuen atean).

            Noiz kontatu? Haurrak  presko daudenean. Hasieratik erne egon daitezen, aurretik lan handirik egin gabe.

            Finean, komunikazioa eta magia transmititzea da helburu nagusia.

            Hau guztia gelara eta kalera ere aplikatu. Autoak baditugu pasaran, haurra haiei bizkarra emanaz ipini.

            Hauek guztiaz gain, atentzio gehiago erakarri nahi badugu, objetuak erabil ditzakegu: maleta (gogoratu Yolanda Arrietarena), txotxongiloak, maskotak… Gogoratu behar dugu, objektua zenbat eta iradokitzaileagoa izan atentzio gehiago lortuko dugula.

            Ipuina hasteko zenbait adib.:      

                       “Txiribi-txiribita, belarriak zabalik eta ahoa itxita

                        Niri begiratu eta denak eserita, eserita, eserita…

                        Bazen behin batean edo, bazen behin…”

Eta amaieran objektua berrartu eta saioa itxi.

            Objektuak “altxorrak” dira, eta ongi zaindu behar dira, zeren mina hartzen badu zuk ere mina hartuko duzu. (Gelan azaldutakoak: kutxa txikia, barita magikoa, kangurua, txakurraren albuma, izar musikala…). Ongi aurkezten badugu, beti lotuko dute objektua ipuinaren orduarekin.

Irudiekin kontatzen

diciembre 30, 2009

LIBURUEKIN kontatzeko zenbait pausu:

1-    Irudiak ikusgarriak izatea, batez ere Haur Hezkuntzan. Irudiak hitza fokalizatzen du. Irudia ez bada ikusgarriak arreta galtzen da eta haurrak mugitzen hasiko dira.

2-    Haur Hezkuntzan bi orrialdetan ekintza bakarra izatea. Zenbat eta kontraste handiagoa hobeto arreta mantentzeko. Kontaketa ere errazagoa egingo da modu honetan.

3-    Nola hartu liburua? Eroso eseri, eskua atrilea bailitzan,liburua ongi eusten, zabalik, eta gure magalean pixka bat apoiatuz, denek ikusteko moduan.

4-    Kontatzen ari garenean sinkronizatu hitza eta irudia. Istorioa ondo ezagutu behar dugu, hau dena errealagoa egiteko. Sinkroniarik ez badago, hobe da irudia hitzaren atzetik joatea beti.

5-    Nola pasa orriak? Liburua zerbait bizia balitz bezala erabiliz; misterioz ireki.

6-    Liburua ez erabili batera eta bestera bueltaka etena sortzen baitut. Kontaketaren muina da etenik gabe kontatzea hasieratik bukerara, tentsio narratiboa mantentzeko. Ez dugu begirada galdu behar haurrengandik.

7-    Haurrek, ni kontatzen ari naizenean, etenak/galderak egiten badizkidate ez dut kasurik egin behar eta aurrera segitu behar dut. Nire asmoa unkitzea eta komunikatzea bada, aurrera jarraitu behar dut galderei erantzun gabe.

Haurrek parte hartu ahal izango dute guk hala erabakitzen dugunean.

 Adib: (kontalariak) -zer zioen amak?

(haur guztiek batera)-Ez egin ori Martin Zikin!!!

(kontalariak) -Eta zer zioen amonak?

(haur guztiek batera)-Ez egin hori Martin zikin!!!

Zenbait ipuin

diciembre 29, 2009

Hurrengo helbidean ipuin zerrenda luze batekin egingo dugu topo.

http://www.teatro-testuak.com/ipuinak.html

Ipuin kontalari ezagun batzuk

diciembre 28, 2009

Gure Herri txiki honetan ipuin kontalari ugari dira, besteak beste: Yolanda Arrieta, Pello Añorga, Jexuxmari Carrere, Koldo Ameztoi,e.a..

Yolanda Arrieta ipuin kontalaria

noviembre 3, 2009

liburua aurkezten.

Denboraren kanta-kontuak

http://www.youtube.com/watch?v=KX-78wJ1fC8


Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.